Hara

Hara "sabela" esan nahi du, baina zentzu sakonago batean ego txikitik askatu den giza jarrerari egiten dio erreferentzia. Lurreko errealitatean ainguratuta dagoena, beste leku batera, Bestera, igotzeko aukera ematen dion harkaitzean finkatua.
Haran ezarrita, pertsona, ziur, beldurrik gabe dagoela esan dezake eta bizitzaren indarrak bere baitan aurki ditzake, han, beheko sabelaren ingudean, eraldatu eta berritzen dira.

Haran finkaturiko pertsonak bere gorputza irekitzeko, ixteko, berriro elkartzeko baimena aske ematen duenaren erraztasunarekin bizi du bere gorputza.
Han ainguratuta egoteak, Haran, ez du esan nahi, ordea, eraldaketaren bidea amaituta dagoenik, zimentatuta baizik. Eta hori da gizakiaren benetako zentroa, beheko sabeleko lurreko zentroa baino are sendoagoa den beste bat, honek harkaitz-eremuaren oinarri sendoa baino ez du adierazten, non bertatik goragoko beste zentro bat aterako den, indar espiritualen logoa ezartzen den zentroa. Hemen aurkitzen ditu gizakiak bere zentzua, bere indarra eta bere maitasun nagusia.
Modu sinboliko batean, benetako zentroa bihotza da, zeruaren eta lurraren fusio integratzailea.
Pertsona, bere ego txikia zulatuz, bere osotasunean altxa daiteke, baina ez zeruaren eta lurraren arteko lotura soil gisa, baizik eta, Dürckheimen hitzetan, bata eta bestea kontzientzia argitu batean elkartzea bezala. Beraz, bihotzak pertsona zeruaren (Izatea) eta lurraren (bizitza) alaba gisa sinbolizatzen du.
Lurrean gizakiaren eginkizuna une numinoso hauek egonkor bihurtzea da, jatorri bikoitz honen lekuko irmoa izanik.
(...)
Rafael Redondo Barba


Espiritualtasun naturala

Garen guztia heldutasun eta osotasunarekin bizitzeak, konfidantza eta praktika behar dau. Geure burua errotzeak, zentratzeak eta isiltasuna barneratzeak, bizitzan zehar esperientziatzen ditugun mugak eta blokeoak diluitzen laguntzen digu. Hau gertatuz munduan egoteko eta izateko modu naturalago bat aurkitzen goaz. Pertsona bakoitza berezkoa duen eta dagokion espiritualtasun natural batera igiritzen hasten da:

  • Barne askatasunera
  • Argitasun mentalara
  • Espontaneitatea, intuizioa eta pozaren berpizkuntzara
  • Edertasunarekiko irekipenara
  • Barne potentzialaren adierazpenara
  • Kidetasun eta lasaitasun sentimendura
  • Naturarekiko harreman eta errespetu sakonara
  • Esker on eta maitasun sentimendura
  • Osotasun eta harmonia sentsazioara

BIO

Nuria Martínez Brunet

Sakontasuna, Edertasuna, Espiritualitatea eta Bizitza ulertzeko inpulso batek bide honetara eraman ninduen 2009an.
2009an: Tibeteko budismoari, Shine meditazioari eta espiritualtasun budistari buruzko irakaspenak jasotzen hasten naiz. Aldi berean, kinesiologiako prestakuntza bat burutzen dut non gorputzaren berezko jakituria nabarmenean jartzen den.

2010ean eta 2011n: Yoga Dinamikoaren prestakuntza eginten dot Jose Luis Cabezas eta Godfrey Deverauxekin. Dinamika somatikoaren oinarriak finkatuz eta gelditasunaren eta mugimenduaren sentsibilitatea barneratuz.

2011n: Rafael Redondo Barba ezagutzen dot, Bilboko Zen Maisu bikaina eta Bideko lagun min bat, zeinek Zen irakaspenetan sartzen nau eta Maitasunaren esanahia erakuzten nauena. Urte honetan Yoga eta Meditazio saioak ematen hasten naiz IparHaizean (Bilboko Sangha Zen) eta Espacio Azulen.

2012tik 2017ra: zentro ezberdinetan yoga eta meditazio saioak ematen jarraitzen dut, beste formazio berrietan sakontzen dudan bitartean: KriyaYoga (Yoga Ashram Girona), Yoga Integrativo (Joseph Lepage- Brasil), YinYoga, YogaNidra,...

2018-2020an: Bartzelonara bidiatzen dot 2 urtez Laia Monserrat Zen maistrarekin Leibterapia Pertsonalean (Zen gorputz psikoterapia) formakuntza egiteko, K.G. Dürckheim Zen maisu alemanaren ildotik.

2021ean: Psikologia budistan ikasketa berriak hasten ditut, David Brazier Pure Land sanghako Zen maisuarekin. Zen maistra izendatzen naute urte honetan eta Zen irakasteko baimena ematen didana.

2022an: Hara zentroa igiritzen da Bermeon.

“Ver más allá de la culpa, el miedo o la separación son las llaves que nos abren las puertas al amor, la plenitud y la comprensión.”
Nuria Martinez Brunet