Praktika korporala + meditazio isila
Praktika korporal aktibo leunan eta meditazio isilaren – zazen- konbinazioan oinarritutako metodologia.
Barne segurtasuna eta errotasuna emoten gaitu
Muskulu mailan egiten da lana gehien bat, non asana-posturak orokorrean mugimendu leunen bidez egiten diren arnasaren erritmora. Oinetan errotuta egotearekin, munduan egotearekin eta zeruko indarrekin kontaktuan jartzen gaituen praktika da.
Barne-indarra eta segurtasunak garatzen ditu.
Yang bertikaltasuna, aktibitatea, indarra da. Zeruarekiko lotura
Hemen gakoa Hara-n errotzea da, eguneroko bizitzan indarrez, orekaz eta ulermenez ibiltzeko.
ZaZen-en meditazio 1 edo 2 gehitzen zaizkio praktika korporalari, isilunean sakontzeko eta gertatzen ari dena irekitasunez eta adeitasunez behatzeko.
Normalean saioak 60 minututakoak dira:
Hasteko 5 minututako hitzaldi txiki edo testu irakurketa 5 minutuko meditazio edo arnasketa 30 - 40 minutu Hara-n oinarritutako Yin praktika 10 - 20 zazen meditazioa eserita edo etzanda
Yoga Yangzen Onurak
- Distentsio orokorra
- Barne indarra eta indartze fisikoa
- Lasaitasun mentala, fisikoa eta emozionala
- Norberaren mugak eta blokeoak behatzea
- Barne segurtasuna eta konfidantza
- Norberarenganako harrera maitekorra
- Barne-erritmoen kontzientzia
- Mindfulness garapena
- Espontaneitaterako irekitasuna