Praktika korporal + meditazio isilaren

Praktika korporal pasiboan eta meditazio isilaren – zazen- konbinazioan oinarritutako metodologia. Erlaxazio sakona eta leuntasunera irekitzen gaitu.

Ehun konektiboaren mailan egiten da lan, tentsio eta krispazio handiak askatuz.

Hemen orokorrean asana-posturak denbora luzeago batez mantentzen dira, 3-5 minutu artean, gure gorputz osoa inguratzen duen ehun horretan sartu ahal izateko.

Praktika lurrean egiten da gehienbat, grabitateari eta lurraren euskarriari lan nagusia egiten utziz.

Hemen erabat guztiz soltaten ikastea da gakoa, itxuraz sinplea den arren, dedikazioa eskatzen dau.

Yin horizontaltasuna eta harrera da.
Lurrarekiko eta materiarekiko lotura da.
Hara-ren irekiera sakona.

ZaZen-en meditazio 1 edo 2 gehitzen zaizkio praktika korporalari, isilunean sakontzeko eta gertatzen ari dena irekitasunez eta adeitasunez behatzeko.

Normalean saioak 60 minututakoak dira:

  • Hasteko 5 minututako hitzaldi txiki edo testu irakurketa
  • 5 minutuko meditazio edo arnasketa
  • 30 - 40 minutu Haran oinarritutako Yin praktika
  • 10 - 20 zazen meditazioa eserita edo etzanda

Yoga YinZen Onurak

  • Ehunen eta, oro har, gorputzaren distentsio sakona
  • Erlaxazio sakonaren sentsazioa
  • Lasaitasun mentala, fisikoa eta emozionala
  • Bizitzarako irekitasuna
  • Barne leuntasuna
  • Norberaren mugak eta blokeoak behatzea
  • Askapena eta barne zabaltasuna
  • Norberarenganako besarkada maitekorrarekin kontaktuan jartzen gaitu
  • Mindfulness-en garapena, arreta sakona
  • Norbere buruarekiko harrera irekiera eta xamurra