Hara
Hara "sabela" esan nahi du, baina zentzu sakonago batean ego txikitik askatu den giza jarrerari egiten dio erreferentzia. Lurreko errealitatean ainguratuta dagoena, beste leku batera, Bestera, igotzeko aukera ematen dion harkaitzean finkatua.
Haran ezarrita, pertsona, ziur, beldurrik gabe dagoela esan dezake eta bizitzaren indarrak bere baitan aurki ditzake, han, beheko sabelaren ingudean, eraldatu eta berritzen dira.
Haran finkaturiko pertsonak bere gorputza irekitzeko, ixteko, berriro elkartzeko baimena aske ematen duenaren erraztasunarekin bizi du bere gorputza.
Han ainguratuta egoteak, Haran, ez du esan nahi, ordea, eraldaketaren bidea amaituta dagoenik, zimentatuta baizik. Eta hori da gizakiaren benetako zentroa, beheko sabeleko lurreko zentroa baino are sendoagoa den beste bat, honek harkaitz-eremuaren oinarri sendoa baino ez du adierazten, non bertatik goragoko beste zentro bat aterako den, indar espiritualen logoa ezartzen den zentroa. Hemen aurkitzen ditu gizakiak bere zentzua, bere indarra eta bere maitasun nagusia.
Modu sinboliko batean, benetako zentroa bihotza da, zeruaren eta lurraren fusio integratzailea.
Pertsona, bere ego txikia zulatuz, bere osotasunean altxa daiteke, baina ez zeruaren eta lurraren arteko lotura soil gisa, baizik eta, Dürckheimen hitzetan, bata eta bestea kontzientzia argitu batean elkartzea bezala. Beraz, bihotzak pertsona zeruaren (Izatea) eta lurraren (bizitza) alaba gisa sinbolizatzen du.
Lurrean gizakiaren eginkizuna une numinoso hauek egonkor bihurtzea da, jatorri bikoitz honen lekuko irmoa izanik.
(...)
Rafael Redondo Barba
Espiritualtasun naturala
Garen guztia heldutasun eta osotasunarekin bizitzeak, konfidantza eta praktika behar dau. Geure burua errotzeak, zentratzeak eta isiltasuna barneratzeak, bizitzan zehar esperientziatzen ditugun mugak eta blokeoak diluitzen laguntzen digu. Hau gertatuz munduan egoteko eta izateko modu naturalago bat aurkitzen goaz. Pertsona bakoitza berezkoa duen eta dagokion espiritualtasun natural batera igiritzen hasten da:
- Barne askatasunera
- Argitasun mentalara
- Espontaneitatea, intuizioa eta pozaren berpizkuntzara
- Edertasunarekiko irekipenara
- Barne potentzialaren adierazpenara
- Kidetasun eta lasaitasun sentimendura
- Naturarekiko harreman eta errespetu sakonara
- Esker on eta maitasun sentimendura
- Osotasun eta harmonia sentsazioara
BIO
Nuria Martínez Brunet
Sakontasuna, Edertasuna, Espiritualitatea eta Bizitza ulertzeko inpulso batek bide honetara eraman ninduen 2009an.
2009an: Tibeteko budismoari, Shine meditazioari eta espiritualtasun budistari buruzko irakaspenak jasotzen hasten naiz. Aldi berean, kinesiologiako prestakuntza bat burutzen dut non gorputzaren berezko jakituria nabarmenean jartzen den.
2010ean eta 2011n: Yoga Dinamikoaren prestakuntza eginten dot Jose Luis Cabezas eta Godfrey Deverauxekin. Dinamika somatikoaren oinarriak finkatuz eta gelditasunaren eta mugimenduaren sentsibilitatea barneratuz.
2011n: Rafael Redondo Barba ezagutzen dot, Bilboko Zen Maisu bikaina eta Bideko lagun min bat, zeinek Zen irakaspenetan sartzen nau eta Maitasunaren esanahia erakuzten nauena. Urte honetan Yoga eta Meditazio saioak ematen hasten naiz IparHaizean (Bilboko Sangha Zen) eta Espacio Azulen.
2012tik 2017ra: zentro ezberdinetan yoga eta meditazio saioak ematen jarraitzen dut, beste formazio berrietan sakontzen dudan bitartean: KriyaYoga (Yoga Ashram Girona), Yoga Integrativo (Joseph Lepage- Brasil), YinYoga, YogaNidra,...
2018-2020an: Bartzelonara bidiatzen dot 2 urtez Laia Monserrat Zen maistrarekin Leibterapia Pertsonalean (Zen gorputz psikoterapia) formakuntza egiteko, K.G. Dürckheim Zen maisu alemanaren ildotik.
2021ean: Psikologia budistan ikasketa berriak hasten ditut, David Brazier Pure Land sanghako Zen maisuarekin. Zen maistra izendatzen naute urte honetan eta Zen irakasteko baimena ematen didana.
2022an: Hara zentroa igiritzen da Bermeon.
“Ver más allá de la culpa, el miedo o la separación son las llaves que nos abren las puertas al amor, la plenitud y la comprensión.”
Nuria Martinez Brunet
Terapia Zen & Toque
Zen Toke terapeutikoa
Toke terapeutikoa eta meditazioa. Toke leun eta sakonak, non maila fisiko, psikiko eta emozionalean pilatutako tentsioa askatzen laguntzen da.
Leibterapian oinarritutako praktika da. Karl Graf Dürckheim zen maisuak garatutako psikoterapia pertsonalean.
Gure eguneroko bizitza blokeatzen dituen prozesu gorpuztuak integratzen/ulertzen laguntzen gaituen saio bat da.
Praktika lurrean esterilla/manta baten gainean arroparekin etzanda egiten da. Hemen persona guztiz askatzea lortzen du. Orokorrean, oso toke leunak dira gorputza sakon askatzeko, eta norbere burua osoz esperimentatzeko aukera ematen du.
Saio hoentan irakaspenak eta/edo meditazioak egon daitezke ere, pertsona bakoitzaren egoeraren eta beharren arabera.
La sesión podrá ir acompañada de enseñanzas y/o meditaciones dependiendo de cada persona, su estado y necesidades.
TESTIGANTZAK
“TTZ para mi es entrar en contacto con amabilidad con lo profundo que hay en mi. Poder conectarme con delicada y suave firmeza con lo que allí reside. Los días posteriores siento movimiento y activación en el cuerpo, una invitación a la escucha y a abrirme a lo que va surgiendo y se manifiesta. Increíble como algo tan suave pueda llegar tan profundo. Increíble cómo esos toques delicados y ligeros te hagan sentir tan acompañada, sostenida y te inviten a confiar.” D. G. Psicóloga y Arteterapeuta
“Las sesiones de zen/toque terapéutico con Nuria ha sido una experiencia super bonita, una gozada haber compartido con ella mis inquietudes, miedos y alegrias. Has sido una guía maravillosa en el camino de esa parte de mi que desconocía y que sigo descubriendo. Me ha recordado lo importante que es aceptarme y quererme. Cada sesión ha sido una nueva oportunidad al pensamiento, una reflexión sobre lo que quiero y un regalo a la mente y cuerpo. Una parada necesaria entre tanta prisa. Me has regalado luz, ahora tengo que ser yo la que no deje que se apague. Mila esker! “ I.I Profesora de primaria
“ Si alguien me pidiera que explicase el trabajo que hacemos en las sesiones, no podría, me cuesta encontrar las palabras. Pero sí puedo decir que me encanta. Que para mí está siendo una forma magnífica de autoconocimiento escuchando con atención a mi cuerpo. Es una forma sorprendente de conexión entre mi cuerpo y las asociaciones a las que me lleva sobre mi misma. Me está suponiendo un aprendizaje profundo con el que estoy disfrutando y sintiéndome también cuidada y sostenida. Cada sesión supone para mí un viaje a la autenticidad lleno de asombro. Gracias“ M.M - Psicóloga
“ Soltar los hombros, abrir el pecho, las caderas,… (Re) Colocar el cuerpo y quien lo habita. Un encuentro a dos en silencio y respeto absoluto. Eskerrik asko bihotz-bihotzez”J. B. Técnica de Igualdad de Género.
“En un clima que facilita Nuria con delicadeza y amor, sentía la invitación a abandonarme y descansar… Desde ahí el “Toque Terapéutico” me aportó una experiencia de desbloqueo físico y emocional que me llevó a un lugar de ligereza y sanación”M. O. - Profesor de Yoga y Meditación
Beneficios Terapia Zen y Toque
- Integración de cuerpo-mente-emociones
- Habitar el cuerpo que se es de forma consciente y amable
- Distensión y relajación profunda
- Ayuda a disolver bloqueos y tensiones
- Liberación de cargas
- Reconocimiento y autoafirmación
- Contacto con la propia naturaleza esencial
- Acogimiento y suavidad
ZaZen
Isilik eserita + momentua bizitzen
Isilik eserita egoteko eta momentua bizitzen irakasten digun praktika. Burua lasaitzen eta mindfulness-a garatzen laguntzen gaitu. Oreka eta lasaitasuna lortuz.
Isilik eserita eta momentua bizitzeko praktika da. Pentsamenduak lasaitzen laguntzen gaitu.
Gertatzen denaren eta garen osotasuna onartzen irakasten digu. Begiratzera, ezagutzera eta hustera gonbidatzen gaituen lana.
Bidean utzi ditugun gureak diren zatitxo guztiak ikusteko eta onartzeko gonbitapena, garen guztia adeitasunez ikusiz. Agertzen diren kurba eta lerro zuzen guztiekin.
Isiltasuna sendagarria da berez.
Hau praktikatzen dogunean indar asketzaileak agertzen dira, ulermen sakon eta sinple bat agertzen doalako.
Saioek normalean ordubeteko iraupena dute eta hauek dira:
25 min zazen eseria 5 kin hin - meditazioa oinez 25 min zazen eseria
Hastapen mailetan meditazio eseriak laburragoak izaten ohi dira, non etzandako meditazio gidatuekin tartekatzen diren
Zazen Onurak
- Barne autoafirmazioa eta leuntasuna
- Norbere buruaren ulermena
- Adeitasuna eta barruko lasaitasuna
- Programazio mugatzaileen behaketa, trantsizioa eta kaleratzea
- Barne expansioa
- Konfiantza sentimendua
Yoga YangZen
Praktika korporala + meditazio isila
Praktika korporal aktibo leunan eta meditazio isilaren – zazen- konbinazioan oinarritutako metodologia.
Barne segurtasuna eta errotasuna emoten gaitu
Muskulu mailan egiten da lana gehien bat, non asana-posturak orokorrean mugimendu leunen bidez egiten diren arnasaren erritmora. Oinetan errotuta egotearekin, munduan egotearekin eta zeruko indarrekin kontaktuan jartzen gaituen praktika da.
Barne-indarra eta segurtasunak garatzen ditu.
Yang bertikaltasuna, aktibitatea, indarra da. Zeruarekiko lotura
Hemen gakoa Hara-n errotzea da, eguneroko bizitzan indarrez, orekaz eta ulermenez ibiltzeko.
ZaZen-en meditazio 1 edo 2 gehitzen zaizkio praktika korporalari, isilunean sakontzeko eta gertatzen ari dena irekitasunez eta adeitasunez behatzeko.
Normalean saioak 60 minututakoak dira:
Hasteko 5 minututako hitzaldi txiki edo testu irakurketa 5 minutuko meditazio edo arnasketa 30 - 40 minutu Hara-n oinarritutako Yin praktika 10 - 20 zazen meditazioa eserita edo etzanda
Yoga Yangzen Onurak
- Distentsio orokorra
- Barne indarra eta indartze fisikoa
- Lasaitasun mentala, fisikoa eta emozionala
- Norberaren mugak eta blokeoak behatzea
- Barne segurtasuna eta konfidantza
- Norberarenganako harrera maitekorra
- Barne-erritmoen kontzientzia
- Mindfulness garapena
- Espontaneitaterako irekitasuna
Yoga YinZen
Praktika korporal + meditazio isilaren
Praktika korporal pasiboan eta meditazio isilaren – zazen- konbinazioan oinarritutako metodologia. Erlaxazio sakona eta leuntasunera irekitzen gaitu.
Ehun konektiboaren mailan egiten da lan, tentsio eta krispazio handiak askatuz.
Hemen orokorrean asana-posturak denbora luzeago batez mantentzen dira, 3-5 minutu artean, gure gorputz osoa inguratzen duen ehun horretan sartu ahal izateko.
Praktika lurrean egiten da gehienbat, grabitateari eta lurraren euskarriari lan nagusia egiten utziz.
Hemen erabat guztiz soltaten ikastea da gakoa, itxuraz sinplea den arren, dedikazioa eskatzen dau.
Yin horizontaltasuna eta harrera da.
Lurrarekiko eta materiarekiko lotura da.
Hara-ren irekiera sakona.
ZaZen-en meditazio 1 edo 2 gehitzen zaizkio praktika korporalari, isilunean sakontzeko eta gertatzen ari dena irekitasunez eta adeitasunez behatzeko.
Normalean saioak 60 minututakoak dira:
Hasteko 5 minututako hitzaldi txiki edo testu irakurketa 5 minutuko meditazio edo arnasketa 30 - 40 minutu Haran oinarritutako Yin praktika 10 - 20 zazen meditazioa eserita edo etzanda
Yoga YinZen Onurak
- Ehunen eta, oro har, gorputzaren distentsio sakona
- Erlaxazio sakonaren sentsazioa
- Lasaitasun mentala, fisikoa eta emozionala
- Bizitzarako irekitasuna
- Barne leuntasuna
- Norberaren mugak eta blokeoak behatzea
- Askapena eta barne zabaltasuna
- Norberarenganako besarkada maitekorrarekin kontaktuan jartzen gaitu
- Mindfulness-en garapena, arreta sakona
- Norbere buruarekiko harrera irekiera eta xamurra