NATURA ETA GIZAKIA UZTARTZEA DUGU XEDE

Zerbitzuak

Proiektu teknikoen idazketa

Egikaritza-proiektu ezberdinak idazten ditugu erakunde publiko zein pribatuentzat: lorategi eta parke urbanoak, baratze parkeak eta ikastetxeetako garapen eremuak, besteak beste.

Txosten teknikoak

Zuhaitzen inguruko balorazio teknikoak egiten ditugu: inbentarioak eta ale ezberdinen arriskuen inguruko txostenak kasu. Berrikuntza-proiektu ezberdinetan ere parte hartzen dugu naturan oinarrituriko teknikak eta natura-baliabideak garatzeko.

Aholkularitza

Bizitzeko herri eta hiri atseginagoak egituratu behar direla uste dugu. Klima aldaketako egoeran gaudenez, elkarrekin konektatzeko gune ekologiko eta urbano gizatiarragoak sortu behar direla pentsatzen dugu, eta horren inguruan dugun ikuspuntua partekatzeko eta aholkatzeko prest gaude.

Estudioa

“Hara!” zerbait berria aurkezterakoan egiten dugun keinua da; zerbaiten gainean arreta jartzeko erabiltzen dugun hitza; eta harridura edo miresmena adierazteko ere, ahotik ateratzen zaiguna.

“Hara” efektu hori sortu nahi dugu gure bidelagunengan. Izan ere, proiektu bakoitzean harago joatea dugu helburu. Hara eta hona gabiltza beti, begiak zabal zabalik, iturri ezberdinetatik edaten eta naturako txoko guztietan inspiratzen, proiektu eder, sortzaile eta eraldatzaileen bidez natura berreskuratzen eta paisaia hobetzen laguntzeko.

Azpeitian kokaturiko paisajismo bulegoa gara. Lorategi zein parke urbanoak diseinatzen ditugu, natura oinarri duten teknikak ardatz hartuta. Prozesu ekologikoak kontuan izanik, funtzionaltasuna eta irizpide estetikoak txertatzen ditugu proiektuetan, herritarrek gozatzeko kanpo espazioak garatu ahal izateko. Pertsona eta enpresa ezberdinekin elkarlanean ibili gara azken hamarkadetan, eta ibilbide luzeak eman digun esperientzia jartzen dugu gure bezeroen eskura.

Gurekin lan egiteko prest? Hara ba! Jar gaitezen martxan : )

Kontaktua